Literaturako Ikertzaile Gazteen Nazioarteko II. Kongresua (JILEHU). "Como el corte hace sangre": violencia, palabra y traición en la literatura hispánica
Data
Noiztik 2024/09/25 Noiz arte 2024/09/27
Kokapena
Kokapena
Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
AZKEN EGUNAK, irailaren 25, 26 eta 27an Gasteizko Letren Fakultatean egingo den literatura ikertzaile gazteen nazioarteko kongresuaren (JILEHU) bigarren ediziorako proposamenak bidaltzeko. Bigarren edizio honek, "Como el corte hace sangre": violencia, palabra y traición en la literatura hispánica, izenekoak, indarkeriaren ezagutzan sakondu nahi du, baita indarkeriaren gauzatze ezberdinetan, aplikatzeko moduetan eta literatura hispanikoetan duen islapenean ere. Gure historia literarioaren hiru aldi (Erdi Aroa, Urrezko Mendeak eta Literatura Garaikidea) eta historikoak eta politikoak diren bi multzo geografiko handi proposatzen dira aztergai gisa: Penintsulako literatura hispanikoa eta Hispanoamerikako literatura.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 21era arte egongo da zabalik (igandea). Biltzarraren webgunean izena emateko inprimakia aurkituko dute, bai eta helburuei, irismenari, egiteko tokiari, epeei eta betekizunei buruzko informazio zehatza ere.