Doktorego Eguna 2023
Data
2023/06/23
Ekainaren 23an, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditoriumean (Bilbo), "Doktorego Eguna" ospatuko da, "Zabaldu atea gure doktoregoari" lelopean. Bertan, UPV/EHUko 2018/19 eta 2019/20 ikasturteetako Doktorego Sari Bereziak errekonozimendua egingo da.
Doktorego Eskolak (DOKe) ekitaldi hau antolatzen du, eta Montse Maritxalar UPV/EHUko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea izango da buru.
Gotzone Barandika Doktorego Eskolako zuzendariak, doktorego ikasketen eskaintza aurkeztuko du (guztira, 66 programa); eskaintza honek jakintza arlo guztiak biltzen ditu. Gainera, erakunde-egiaztapenari buruz hitz egingo du.
Aurten, tesiek eta doktorego-prestakuntzak EHUagenda 2030ean definitutako Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) egiten dieten ekarpena aztertuko da. Horregatik, sari berezia jaso duten pertsona batzuek labur esku hartuko dute beren doktorego-tesiek Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) nola laguntzen dieten azaltzeko.
Ekitaldian Cristina Blanco Fernández de Valderrama irakasleak ere parte hartuko du eta, “El trabajo de tesis doctoral y su incidencia en el bienestar emocional del alumnado de doctorado de la UPV/EHU” izeneko ikerketari buruz arituko da.
Edukiera dela eta, petsona bakoitzarekin gehienez hiru pertsona joan ahal izango dira.
Ekitaldiak 75 minutu inguru iraungo du. Amaitutakoan, 19: 45ean, gutxi gorabehera, mokadu bat zerbitzatuko da.