Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Izendapen ekitaldia. Honoris Causa doktore eta doktore berriak

Irudia

2023ko maiatzaren 19an, ostirala, UPV/EHUko doktore berriak izendatzeko ekitaldi nagusia egingo da, 2021ean eta 2022an tesia defendatu zutenentzat. Ekitaldiko burua Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izango da, Eva Ferreira García andrea, eta arratsaldeko 17: 00etan hasiko da, Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena auditoriumean (Abandoibarra etorbidea, 3). Ekitaldiak gutxienez hiru ordu iraungo du.

Ekitaldi honetan, era berean, Elena Larrauri irakaslea honoris causa doktore izendatuko dute.

Tesia 2021. eta 2022. urteetan defendatu eta aipatutako ekitaldian parte hartu nahi duten doktore berriek ondoren agertzen den eskaera orria bete behar dute, eta 2023ko apirilaren 19a baino lehen bidali, egun hori barne (ezingo da aurkeztu eskaerarik data hori baino beranduago).

Doktorego Eskolak jantzi akademikoa emango die doktore berriei ekitaldiaren egun berean. Hortaz, ekitaldian parte hartuko duten doktoreak garaiz joan beharko dira Bizkaia Aretora, 15: 45etarako, antolatzaileek emango dizkieten argibideei jarraitzeko.

Ekitaldian aipatutako bi urteetako tituludunak bilduko direnez, Mitxelena auditoriumaren edukiera errespetatzeko, UPV/EHUko segizioa eta doktore berriak besterik ezingo dira egon bertan (aldaketarik egonez gero, behar bezala jakinaraziko da). Doktore berri bakoitza gonbidatu batekin etorri ahal izango da, zeinak telematikoki jarraituko duen ekitaldia Bizkaia Aretoko Baroja edo Arriaga (2. solairua) auditoriumean.

Pertsona horientzako gonbidapena doktore berriei emango diete antolatzaileek, doktoreok jantzi akademikoa jantzi eta gero. Auditoriumetan sartzeko gonbidapena eskatuko da.

Ekitaldia streaming bidez emango da eta argazkilari bat egongo da ekitaldi osoan, argazkiak ateratzen pertsonei banan‑banan eta taldean.