Gaur goizean Urte Bukaerako Ekitaldia egin da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan. Aurten 50. urteurrena ospatu duen zentroak gorazarre egin die 2019ko pertsona gogoangarrienei.
Zientzia eta Teknologia Fakultateak gorazarre egin die 2019ko pertsona gogoangarrienei
Zentroak aurten 50. urteurrena ospatu du
Lehenengo argitaratze data: 2019/12/20
XXXI. Alberto Magno Zientzia Fikziozko Literatura-lehiaketako sariak emanez hasi da ekitaldia. Raúl Gonzálvez de Águila Venus elevado a la V lanak irabazi du lehen saria. Joaquín Gamboa Pérezen El Arquitecto de la memoria lanak, bigarrena eta hirugarrena, ex aequo, Begoña Pérez Ruizen El hombre de las cien vidas eta Francisco Javier Sánchezen Zoo.
Ondoren, hurrenez hurren, omendu dira: Eva Caballero Radio Euskadiko kazetaria, zientziaren dibulgazioan egiten duen lan ‘ikaragarriagatik’; Fakultateko Multimedia zerbitzua, egiten duten “lan bikainagatik”, Amaia Torres eta Mikel Rodriguez Ilustrazio Zientifikoko berezko tituluko ikasleentzako Illustracirencias nazioarteko lehiaketako VII. edizioko finalera heltzeagatik; 2018/2019 ikasturtean DOCENTIAZ programan Bikain kalifikazioa lortu duten irakasleak: Eva Epelde Bejerano, Leire Ruiz Rubio, Mikel Iriondo Orensanz, Jose Maria Becerril Soto; eta Fakultateko Graduko Ikasketa Batzordea-
Amaitzeko, Geologiako saileko eta Aranzadi Zientzia elkarteko Blanca Martinezek eman duen “Godzilla, King of the Geologists” hitzaldiarekin gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek