-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
XXV. ‘Sexualitatea, Generoa eta Garapena’ ikastaroa
Lehenengo argitaratze data: 2025/02/04

2000. urtetik medicusmundi Gipuzkoak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, antolatzen duen ‘Sexualitatea, Generoa eta Garapena’ ikastaroan izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroa martxoaren 10etik 27ra egingo da, 16:00etatik 18:30era, UPV/EHUko Ignacio Mª Barriola Zentroan (3.02 gela), Donostian.
Ikasturte honen helburu nagusia da Sexu Eskubideak eta Ugalketa Eskubideak kritikoki ulertzeko beharrezkoak diren azterketa-tresnak ematea ikasleei. Era berean, eskubideen urraketa horren ondoren dagoen egiturazko problematika aztertzea, eta mundu mailan arazo horrekin bat egiten duten hainbat errealitate ezagutzea.
*Aukera askeko kreditu bat UPV/EHUko ikasleentzat.
Era berean, interesa duten ikasleek lankidetza-praktika bekadunak egiteko aukera izango dute. Perun, Manuela Ramos Mugimendua erakunde feministarekin eta medicusmundi Gipuzkoaren tokiko bazkidearekin lankidetzan, 4 pertsona hautatuko dira Sexu Eskubideen eta Ugalketa Eskubideen aldeko borroka proiektuetan praktikak egiteko. Praktikak bi hilabetez egingo dira (abuztuan eta irailean), 2025eko udan.
Informazio gehiago eta izena eman webgune honetan.