euskaraespañol

Jardunaldia

Udaberriko XXI. Lasterketa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/03/16, 10:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Udaberriko XX. Lasterketaren irteera (artxiboko irudia) | Argazkia: Donostiarrak

Deskribapena

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Errektoreordetzak eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XXI. Lasterketa , igandean, martxoaren 16an, 10:00etan, ospatuko da, irteera eta amaiera UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean izanez. Lasterketan 2.000 hartzailek parte hartuko dute. Hauek Donostiako gune esanguratsuenetatik korrika egingo dute, 10.000 metro egin arte.

Era berean, aurten, 10 kilometroko zirkuitu klasikoaz gain, 5 kilometroko ibilbidea antolatu da (homologatu gabe), runningean lehen urratsak eman nahi dituztenentzat. Lasterketa honetan 300 hartzailek parte hartuko dute. Proba 09:50etan hasiko da eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean hasi eta amaituko da.

*Bi zirkuituren dortsalak agortu dira jada.