Xavi Ceerre, Pintura Masterreko ikaslea, erakusketa birtual bateko komisario Wuhanen
Lehenengo argitaratze data: 2020/04/01
Xavi Ceerre, UPV/EHUko Pintura Masterreko ikaslea, Wuhaneko kaleetan birtualki egingo den esposizio interaktibo bateko komisarioa izango da. Erakusketa ostegun honetatik, apirilak 2, aurrera egongo da ikusgai Ceerreren Instagram kontuan: https://www.instagram.com/xaviceerre/.
Quarantine Gallery proiektuaren bidez, interbentzio birtualak proposatu ditu Xavi Ceerrek pandemia sortu zen hiriko hiru kokalekutan: infekzioa sortu zen azokan, tren estazioan eta hiriko airetiko ikuspegian. “Kokaleku horietan, Covid-19aren 0 zona, hain zuzen, artista talde bat murriztu gabe dagoen espazio publiko bakarrean jardungo da elkarrizketan, Interneten”, azaldu du Xavi Ceerrek.
Proiektu horrek 24 artisten lanak bilduko ditu, zeintzuk kontaktuan mantentzen diren Internet eskuragarri uzten dituen aukerei esker. Erakusketa ostegunean, eguerdiko ordu batetan inauguratuko da, Xavi Ceerreren Instagram profilaren sarreran: https://www.instagram.com/xaviceerre/.
Parte hartuko duten artisten zerrenda:
Amaya Suberviola
Abel Iglesias
Adrián Castañeda
Carl Otto Linde
Dtrnmnt
Eliot Möwes
Eloy Arribas
Ibon Landa
Idir Davaine
Jorge Isla
Josep Maynou
Kaspar Dejong
Luce
M.A. Erba
Mar Reykjavik
Mikel Ruiz Pejenaute
Milena Rossignoli
Miquel Falgàs
Nacho Tusquets
Rosh:.
Sascha Missfeldt
Sergio Gómez
Teo Konukhov
Vincent C.V.D Spek
Xavi Ceerre