-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Hablar puede salvar vidas
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
-
Hizkuntza indoeuroparren historiako kate begi galdua aurkitu dute
UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azoka Araban
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/02/01, 09:00 - 14:00
Kokapena
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Kirola)
Portal de Lasarte 71. -01007- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena
Otsailaren 1ean, larunbata, 09:00etan hasi eta 14:00etara, Euskal Herriko Unibertsitateak-EHUazoka Unibertsitate Orientaziorako Azoka egingo du Arabako Campusean, zehazki Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen instalazioetan (Kirol Atala). EHUazoka aukera paregabea da etorkizuneko ikasleek gertutik ezagut ditzaten UPV/EHUk 2025-2026 ikasturtean eskainiko dituen graduko ikasketak eta unibertsitatean sartzeko prozedura.
EHUazokaren hiru jardunaldietan, fakultate eta eskola guztietako irakasleek arreta pertsonalizatua eskainiko diete unibertsitate aurreko ikasleei standetan. Informazio saio kolektiboak ere egingo dira. Horrela, EHUazoka aukera paregabea da gure unibertsitatea eta bere graduko ikasketa eskaintza hobeto ezagutzeko eta etorkizuneko unibertsitate ikasketen inguruko zalantza guztiak argitzeko. Standetarako sarrera librea izango da; baina, informazio saio kolektiboetara joateko, derrigorrezkoa da izena ematea.
Informazio gehiago: Arabako EHUazoka.
Graduen eskaintza 2025-2026: https://www.ehu.eus/eu/web/graduak/graduak
Arabaren ostean, EHUazoka Bizkaiko Campusean egongo da otsailaren 8an.