Marina Zubiaur, Andrés Bernardez eta Alejandro Villamilek, “Lince Ibérico” osatu duten ikasleek, UPV/EHUko IX. Eztabaida Txapelketa irabazi dute. Taldeak Euskal Herriko Unibertsitatea ordezkatuko du, Marcos Ubiria eta Javier Vilamia ‘Hartz Arrea’ kideekin batera, G 9 Taldeko X. Eztabaida Ligan. Lehiaketa, hilak 21, 22 eta 23, Nafarroako Unibertsitate Publikoan egingo da. Hitzaldirik hobea lehiaketan Marcos Ubiriak ere hartuko du parte. Eztabaida Liga Nafarroako Parlamentuan izango da.
UPV/EHUko IX. Eztabaida Txapelketatik, G-9 Taldeko X. Eztabaida Ligara
Marina Zubiaur, Andrés Bernardez, Alejandro Villamil, Marcos Ubiria eta Javier Villamia ikasleek unibertsitatea ordezkatuko dute Iruñeko lehiaketan
Lehenengo argitaratze data: 2018/03/21
Unibertsitateen G-9 taldeak 2018ko Unibertsitate arteko X. Eztabaida Liga deitu du, ikasleen artean jendaurreko ideien eztabaida eta konfrontazioa sustatzeko helburuekin. Horrela, partaideek ezaugarri hauek garatu ahal dute: bizikidetza, informazio biltzeko trebezia, analisia, ahozko adierazpena, talde-lana eta erantzuteko arintasuna.
Hilabete hasieran, martxoak 3, Bizkaia Aretoan UPV/EHUko IX. Eztabaida Txapelketa egin zen. Hogeiko ikasleek parte hartzen zuten, lau taldeka. Matematikako Graduko, Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterreko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzako titulazioak ikasten dute, besteak beste.
Txapelketan, taldeek erantzun zuten ‘Estatuaren antolamendu territoriala dela eta Espainiar Konstituzioa aldatu behar da?’ galdera, eta gai horri dagokionenez,jarrera desberdinei eutsi zieten. Itaun berari G-9 Taldeko X. Eztabaida Ligan erantzungo diote. Unibertsitateen taldeak galdera aukeratu du egungo gaia delako eta interes soziala eta akademikoa izateagatik.
UPV/EHUko IX. Eztabaida Txapelketan hauek egon ziren: Txelo Ruiz Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektore-ordea, Montse Maritxalar, Ikasleen zuzendaria, eta Ana Leturia Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Hauek epaimahaikideak ere izan ziren. Txapelketa Ikasleen Eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzak eta Asociación Debate UPV/EHU Eztabaida Elkartea ADUEEEE ikasleen elkarteak antolatu zuten.
Hitzaldirik onena
Unibertsitateen G-9 Taldeak “Hitzaldirik onena IV. Sariketa” antolatu du, zein ikasleen artean oratoriaren gaitasuna eta hobekuntza pertsonala bultzatzea den helburua, informazioa, analisia eta ahozko adierazpena garatzeko. Lehiaketa, partaideak erakutsi ahalko du pentsatzeko gaitasuna eta gaiaren agerpen ahalmena irudikatzeko. UPV/EHUren ordezkaria Marco Ubiria, Zuzenbide Graduaren ikaslea da.
Unibertsitateen G9 taldea Espainiako unibertsitate publikoek 1997an eratutako elkartea da, eta haien autonomia erkidegoetan bakarrak dira: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Oviedo, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Zaragoza. Elkartearen xedea da taldeko unibertsitate erakundeen arteko harremanak bultzatzea, unibertsitate erkidego bakoitzeko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan parte hartzea sustatzeko, besteak beste.