-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 onenen artean
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
Hablar puede salvar vidas
-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 nota onenen artean
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/02/06

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko bost graduatu kokatu dira Barneko Mediku Egoiliarrentzako (BAME) azterketako 100 kalifikazio onenen artean. Azterketa urtarrilaren 25ean egin zen. Behin behineko emaitzen arabera, hauxek dira: X. Arzuaga 35. lekuan geratu da; Ane Sustatxa Martínez 43.a da; Arantxa Garicano Lopetegui, 50.a; Javier Monte Santillana, 64.a, eta Pablo Rojo Jiménez, 98.a. Horietaz gain, beste lau graduatu 100-150 lekuetan kokatu dira.
“BAMEko TOP100eko % 5 Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek hartu dute, nahiz eta aurkeztutako hautagaien % 2 inguru baino ez izan”, azpimarratu du Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoak. “Nabarmendu nahi nuke TOP100eko ikasle horiek fakultateko irakats unitate guztietakoak direla eta, beraz, hiru lurraldeetako unibertsitate ospitaletan prestatu direla”, gaineratu du. Hortaz, Arzuagak eta Rojok Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko irakasgunean ikasi dute; Sustatxak, Basurtukoan; Garicanok, Donostia Unibertsitate Ospitalekoan, eta Javier Monte, Araba Unibertsitate Ospitalekoan.
Ane Sustatxak oraindik ez dauka argi zein espezialitate egin nahi duen. “Hilabete hauetan baloratu eta pentsatu behar dut. Aurreratu ahal dizuedana da zirujau izan nahi dudala, eta nire bi gogokoenak kirurgia orokorra eta kirurgia berreraikitzailea dira ", adierazi du. Bere lehen aukera beti izan da karrera EHUn egitea, eta unibertsitatetik eraman duena, batez ere, “egindako lagun handiak dira, eta jakina, jasotako prestakuntza bikaina".
Arantxa Garicanok ere ez dauka espezialitatea argi: “Medikoa izango dela badakit, kirurgikoak ez zaizkidalako gustatzen, baina ez dakit zein. Kardiologia, neurologia eta interna dauzkat buruan”. Fakultateko garaia “gogorra” izan dela aitortu du, baina “prestakuntza ona dela eta merezi duela”.
Kardiologia da Javier Monteren lehen aukera, oraingoz, eta jaso duen prestakuntza ona nabarmendu du: "Fakultateari dagokionez esker oneko hitzak baino ez ditut. Leioan 1. mailatik 3. mailara, eta Gasteizen 4. mailatik 6. mailara, uste dut oso prestakuntza osoa izan dugula, eta oinarri egokia ezarri duela BAME prestatzeko". Gainera, Gasteizko UDaz izan duen oroitzapen ona ere azpimarratu du: “langileak eta irakasleak oso hurbilak izan dira beti, asko ikasi dut haiengandik, eta ospitaleko praktikak oso aberasgarriak izan dira. Horietan hain parte-hartze aktiboa izateak ikasten eta hobetzen jarraitzera bultzatzen du ".
Pablo Rojok momentuz ez dauka argi zein espezialitate egin nahi duen, nahiz eta badakien kirurgia bat egin nahi duela. "Esperientzia, oro har, ona izan da. Kaña dezente sartu digute, batez ere ospitaleetan, eta gauza batzuek bai, balio izan dute orain azterketa honi aurre egiteko. Egia bada zerbait hobetu daitekeela, baina, oro har, pozik ", azaldu du.
Guztira, 13.711 pertsona aurkeztu ziren deialdi honetako BAME azterketara eta horietatik 13.692 hautagaik (% 99,86) gainditu dute eta eskainitako 8.772 plazetako bat hartzeko aukera izango dute.