-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 onenen artean
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
Hablar puede salvar vidas
-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
UPV/EHUko 154 erizainek graduazioa ospatu dute
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2018/05/10

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatek Leioako Erizaintzako Graduaren 38. promozioak zeremonia egin du Areto Nagusian. UPV/EHUko Areto Nagusian Erizaintzako Graduaren 38. promozioak graduazioa ospatu du. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko 154 erizainek Leioan bukatu zituzten 2016/2017 ikasturteko ikasketak. Maiatzaren 9an, senideekin diplomak jaso dituzte.
Ekitaldian hauek hartu dute parte: Patxi Juaristi Larrinaga UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Joseba Pineda Ortiz Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa, María José García Etxaniz Bizkaiko Erizainen Elkargoko burua, Irrintzi Fernández Aedo Kanpoko Praktiken eta Erizaintzako dekanordea, eta Isabel López Abadía Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko idazkaria. Bizkaiko Esperientzia Geletako Koroak emanaldia eman du zeremonia amaitzeko.