UPV/EHUk bost emakume ikertzaileri omenaldia egingo die
Noiz eta non
2019/03/06, 11:00 - 00:00
Kokapena
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) omenaldia emango die unibertsitateko bost emakumeri (bosna jakintza arlotan) beren ibilbide akademiko luze eta bikainagatik. Bost ikertzaileok dira: Kristalografia eta Mineralogiako katedradun Maribel Arriortua Markaida, Zuzenbide Penaleko katedradun Adela Asua Batarrita, Seinalearen eta Komunikazioaren Teoriako katedradun Inma Hernáez Rioja, Euskal Filologiako katedradun Lourdes Oñederra Olaizola eta Fisiologiako katedradun Begoña Ochoa Olascoaga. Guztiak bai unibertsitatean bai gizartean erreferentziazko ereduak dira.
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak antolatuko du Ekitaldi Instituzionala. Matxoaren 6an egingo den ekitaldi horretan UPV/EHUko errektore Nekane Balluerka Lasak ere hartuko du parte. Unibertsitate kideek aukeratutako lehen errektore emakumea izan da Balluerka
Egitaraua:
11:00: Ez da kasualitatea, bertso-saio musikala
- Uxue Alberdi, Oihana Iguaran, Alaia Martín eta Jone Uria
12:15: Omenaldia
- Adela Asua Batarrita, Zuzenbide Penaleko katedraduna (Gizarte eta Lege Zientziak)
- Maribel Arriortua Markaida, Kristalografia eta Mineralogiako katedraduna (Zientziak)
- Lourdes Oñederrra Olaizola, Euskal Filologiako katedraduna (Arte eta Giza Zientziak)
- Begoña Ochoa Olascoaga, Fisiologiako katedraduna (Osasun Zientziak)
- Inma Hernáez Rioja, Seinalearen eta Komunikazioaren Teoriako katedraduna (Ingeniaritza eta Arkitekturak)
13:30: Berdintasunerako Zuzendaritzako sarien banaketa:
- Francisca de Aculodi saria Genero Ikuspegia Gradu Amaierako Lanetan Barne Hartzea
- Maria Goyri saria: UPV/EHUko Master Amaierako Lanetan Genero Ikuspegia Barne Hartzea
- Micaela Portilla Vitoria Ikasketa Feministei Edo Genero Ikerketei Buruzko UPV/EHUko tesi onena
- Martxoaren 8ko ekitaldiko kartel lehiaketako saria
Ekitaldia zuzenean ikusi ahal da: https://ehutb.ehu.eus/canal1 eta https://www.facebook.com/upvehu/
Gero eta emakume gehiago ikerketan
Emakumearen presentzia handitu egin da ikerketan. Euskal Herriko Unibertsitatean 649 emakume ikertzaile ziren 2018. urtean, hau da, % 52,01, ikertzaileak guztira 1.246 izanik. Goranzko joera hori oraindik nabarmenagoa da doktorego aurreko ikerketan. Iaz 325 emakume (% 52,17) eta 298 gizon (% 47,83) aritu ziren ikerlana egiten tesirako. Bestalde, 2017/2018 ikasturteko datuen arabera, 106 emakumek zuzendu zituzten ikertaldeak ikertzaile nagusi gisa; hau da, UPV/EHUko ikertzaile nagusien % 32,82.
Urte berean, 98 emakume ikertzaile izan ziren tesi zuzendari, eta, zuzendutako tesi guztiak kontutan hartuta, emakume zuzendari izan dutenak Arte eta Giza Zientzietako % 51,72aren eta Ingeniaritza eta Arkitekturako % 22,95aren artekoak dira. Azpimarratzekoa da, baita, 176 emakumek lortu zutela doktore titulua 2018an, titulu hori lortu zuten guztien % 52,85, hain zuzen ere.
Ikertzaileen kopurua 2018. urtean |
|||
Arloak |
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
Osasun Zientziak |
45 (% 29,80) |
106 (% 70,20) |
151 |
Zientziak |
250 (% 50,40) |
246 (% 49,60) |
496 |
Gizarte eta Lege Zientziak |
70 (% 38,25) |
113 (% 61,75) |
183 |
Ingeniaritza eta Arkitektura |
132 (% 57,14) |
99 (% 42,86) |
231 |
Artea eta Giza Zientziak |
100 (% 54,05) |
85 (% 45,95) |
185 |
Guztira |
597 (% 47,91) |
649 (% 52,09) |
1.246 |
Doktorego aurreko ikertzaileak 2018. urtean |
|||
Arloak |
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
Osasun Zientziak |
26 (% 30,95) |
58 (% 69,05) |
84 |
Zientziak |
114 (% 49,57) |
116 (% 50,43) |
230 |
Gizarte eta Lege Zientziak |
45 (% 41,28) |
64 (% 58,72) |
109 |
Ingeniaritza eta Arkitektura |
58 (% 61,70) |
36 (% 38,30) |
94 |
Artea eta Giza Zientziak |
55 (% 45,00) |
51 (% 48,11) |
106 |
Guztira |
298 (% 47,83) |
325 (% 52,17) |
623 |
Irakurritako tesiak 2018. urtean |
|||
Arloa |
Gizonak |
Emakumeak |
Guztira |
Zientziak |
53 |
51 |
104 |
Ingeniaritza eta Arkitektura |
37 |
24 |
61 |
Osasun Zientziak |
23 |
46 |
69 |
Gizarte eta Lege Zientziak |
31 |
39 |
70 |
Artea eta Giza Zientziak |
13 |
16 |
29 |
Guztira |
157 |
176 |
333 |