-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
Matematikaz gozatzeko bakarrizketak BCAM Naukas 2025ean
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/03/14, 09:00
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
2025eko martxoaren 14an, ostiralean, Pi Eguna dela eta, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, Basque Center for Applied Mathematics zentroak (BCAM) eta Naukas zientzia-dibulgazioko plataformak, BCAM Naukas – Pi Eguna ekitaldiaren seigarren edizioa antolatu dute. Ekimenak matematikak publikoari modu ludiko eta erakargarrian hurbiltzea du helburu. Matematika ardatz duen ekitaldia UPV/EHUko Bizkaia Aretora bueltatuko da aurten ere, matematikaren alderik ludikoena eta erakargarriena aupatzeko. Pi Egunaren ekitaldian bertako eta estatuko matematika dibulgaitzaileek parte hartuko dute.
Zer da Pi Eguna?
Mendetan π zenbakiak sortu duen lilura hain da handia, duela 4.000 urte baino gehiagotik ikertzen dela eta, are gehiago, bere egun propioa ere badu egutegian: martxoaren 14a. Martxoaren 14a ingelesez eta euskaraz idazteko modua bat dator konstante matematiko famatuaren lehen hiru digituekin: 3-14 martxoaren 14a euskaraz / 3-14 March, 14th ingelesez.
Ospakizun hau 1988an hasi zuen Larry Shaw fisikari estatubatuarrak. Ordutik, ospea irabazi du mundu osoan, eta 2009an Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberak ofizialki "Piren Egun Nazionala" izendatu zuen. Horrez gain, 2019an, UNESCOk martxoaren 14a Matematikaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen ospakizuna zabaltzeko eta diziplina horrekiko interesa mundu mailan sustatzeko.
Jardueren egitaraua
Goizean zehar, matematika-tailerrak egingo dira Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Gazteen jakin-mina eta matematikarekiko interesa pizteko asmoz, tailerrak matematika jolas parte-hartzaile gisa lantzen dira. Guztira, 21 ikastetxetako 831 ikasle izango dira parte-hartzaile. Oharra: tailer guztiak beteta daude.
Arratsaldean, berriz, 15 minutuko dibulgazio-hitzaldi laburrak eta dinamikoak izango dira, eta, besteak beste, Pi zenbakiaren zenbait propietate eta eguneroko aplikazioak jakitera emango dituzte.
Lehen hitzaldian, Fatima Mª García irakasleak (Santiago de Compostelako Unibertsitatea) itxuraz elkarren kontrakoak diren bi hizkuntzen arteko harremana azalduko digu: poesia eta matematika. Ondoren, Enrique F. Borja fisikariak (Sevillako Unibertsitatea) zalantzan jarriko du mekanika klasikoaren oinarrizko printzipio batzuk ulertzen ote ditugun.
Ondoren, Clara Grima matematikariak (Sevillako Unibertsitatea) XVIII. mendera eramango du entzulea, Jorge Juan eta Antonio de Ulloa zientzialarien espedizio zirraragarria kontatuz, eta mundua neurtzeko matematikak izan zuen papera azalduz. Gainera, Daniel Eceizabarrena matematikariak (BCAM) naturan oso ohikoa den kontzeptu matematiko bat ekarriko du oholtzara eta fraktalen munduan murgilduko ditu ikus-entzuleak.
Bestalde, Judit Mínguez matematikariak (Errioxako Unibertsitatea) ordenagailuz lagundutako diseinu grafikoko tekniken oinarri matematikoa aztertuko du. Egun borobil baten ate-oihala ixteko, Luca Fanelli matematikaria (Ikerbasque, UPV/EHU & BCAM) eta musikariak bi diziplinen arteko lotura erakusten duten zenbait printzipio matematiko argituko ditu, eta galdera gako bat erantzungo du: zergatik dauzka eskala musikalak zazpi notak?
Sarrera
Arratsaldeko hitzaldiak sarrera librekoak izango dira leku guztiak bete arte eta EITBko Kosmos kanalaren bidez ere streamingez emango dira.
Informazio gehiago: https://katedra.eus/eu/agenda/martxoak-14-%cf%80-zenbakia-protagonista-bcam-naukas-ekitaldian/