-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
UPV/EHUk gezurtatu egin du selektibitateko edukietan aldaketarik dagoenik
Lehenengo argitaratze data: 2025/02/11
Gaia erabat desitxuratu dela eta albiste izaera eman zaiola adierazi du Euskal Herriko Unibertsitateak. Curriculumeko ikasgaien gaitasun espezifikoak ezartzen dituen 243/2022 EDari jarraituz, azterketak pixkanaka egokitzen ari badira ere, aurtengo selektibitatearen edukietan ez dela inolako aldaketarik egongo argitu du.
Unibertsitateak azaldu du azterketa hauek behar bezalako hezkuntza-kalitatearen berme guztiekin prestatzen eta garatzen ari direla, eta lan hori egiteko EAEko hainbat erakunderen informazioa eta edukiak bildu direla, gaiteria osoaren inguruan.
Era berean, nabarmendu dute azterketetan egiten diren aldaketa eta moldaketa guztiak behar besteko aurrerapenarekin eta denborarekin jakinarazten zaizkiela inplikatutako eragile guztiei, bereziki EAEko ikastetxeei eta bertako arduradunei.
Unibertsitatera sartzeko proba une garrantzitsua da gure ikasleen bizitzan eta etorkizunean, eta, horregatik, arduraz jorratu beharreko gaia da. Euskal Herriko Unibertsitatean, merezi duen konfidentzialtasuna eta errespetua mantenduz lan egiten dugu, ikasleen eta inplikatutako eragile guztien zaintza ardatz hartuta.
Joxerramon Bengoetxea errektoreak adierazpenak egingo ditu gai honen inguruan:
GAUR, ASTEARTEA, otsailak 11
- Zuzenbide Fakultatea (Donostia)
- 13:00etan