euskaraespañol

Jardunaldia

Jardunaldia: ‘Euskal Autogobernuaren Gako Historikoak eta Erronkak’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/03/12 2025/03/12, 09:00 - 14:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

Deskribapena

Datorren asteazkenean,martxoaren 12an 9:00etan, XIV. Jardunaldia Ituna: ‘Euskal Autogobernuaren Gako Historikoak eta Erronkak’ hasiko da, Bizkaia Aretoan. Jardunaldi honek euskal herritarren artikulazio politiko instituzionalaren prozesuaz historian barrena hausnartzea du helburu, ekarpen berriak egiteko asmoz.

Ekitaldiak aukera emango du 1775etik 2025era arteko instituzionalizazio politiko bateratuaren historian murgiltzeko, Euskal Foru Gobernantzatik Eusko Jaurlaritza bihurtu arteko urratsa ikusita. Horrenbestez, honako gai hauek jorratuko dira, besteak beste, Konferentzia komunak Ekonomia eta Administrazio Itunaren garaian, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanak, eta EAEko zerga- eta finantza-harremanen instituzionalizazioa.

Izen ematea esteka honen bidez egin beharko da: bit.ly/4jot951

Egitaraua

9:00 - Jardunaldiaren irekiera.

  • Jose Ramon Bengoetxea, UPV/EHUko errektorea.
  • Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Ogasun eta Finantza Foru diputatua

9:30 - “El Estado de la Unión”. Bilkurak instituzionalizatu aurreko harmoniak eta tentsioak (1644-1800).

  • Alberto Angulo, Filologia eta Historia saila (UPV/EHU).

10:15 - Elkarren arteko "Konferentziak" eta bilkuretatik, legezko erakundetzea (1800): Euskal foru-gobernantza komunaren garapena eta sendotzea, 1877an foru erakundeak ezabatu arte.

  • Joseba Agirreazkuenaga, Ituna Agiritegia eta Historia Garaikideko Katedradun Emeritua (UPV/EHU)

11.00 - Atsedenaldia

11:30 - Konferentzia komunak Ekonomia eta Administrazio Itunaren garaian (1878-1936).

  • Eduardo Alonso Olea, Ituna Agiritegia eta Historia Garaikidearen saila (UPV/EHU).

12:15 - Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanak (1980-2025).

  • Begoña Pérez de Eulate, Eusko Jaurlaritzako Autogobernu zuzendaria.

12:45 - EAEko zerga- eta finantza-harremanen instituzionalizazioa (1981-2024).

  • Mikel Erkoreka doktorea, Eusko Jaurlaritzako Erakundeen Baliabideetako zuzendaria.

13:15 - Jardunaldiaren ondorioak.

13:30 - III. Ituna sariaren ebazpena eta aurkezpena.

  • Pablo Maestu, zuzenbidean graduatua