euskaraespañol

Unibertsitate Enplegu Behatokien XII. Jardunaldietan enplegagarritasunaren erronkak aztergai

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/04/03 Noiz arte: 2025/04/04, 09:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)

 Unibertsitate Enplegu Behatokien XII. Jardunaldiak | Argazkia: Mitxi

Deskribapena

UPV/EHUk eta CRUE Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak antolatuta, Unibertsitate tituludunen enplegagarritasunaren erronkak aztertuko dira  Unibertsitate Enplegu Behatokien XII. Jardunaldietan. Estatu espainiarreko eta nazioarteko adituek lan-merkatua aztertzeko metodologia berriez, eta unibertsitateen arteko lankidetza-mekanismoak sustatzeko  jardunbide egokiak aztertzeaz eta partekatzeaz arituko dira.

Jardunaldien helburua da unibertsitate tituludunen laneratzeko ezagutza hobetzea eta horretarako funtsezko datuen jarraipena egitea. Lan-merkatuaren bilakaerari buruzko informazio zehatza ematean dute Unibertsitateko Enplegu Behatokiek  enplegagarritasuna sustatzeko estrategien plangintzak errazteko.

Erronkak eta aukerak merkatu aldakor batean

Halaber, aldaketa teknologiko, trantsizio ekologiko eta dinamika sozioekonomiko berriek  enpleguari nola eragiten dioten hausnartzeko ere balioko dute topaketek. Izan ere,  trantsizio horiek erronkak dira, baina baita etorkizuneko profesionalentzako aukerak ere sortzeko aukera ere

Ekitaldiari eta programazioari buruzko informazio gehiago: https://www.ehu-observatoriosempleo.eus/eu/

Jardunaldien inaugurazioa:

  • Mª Carmen Gallardo Cruz, Crue-Ikasleen Gaietarako idazkari exekutiboa.
  • Alfonso Gurpegui Ruiz, Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea.
  • Joxerramon Bengoetxea, UPV/EHUko errektorea.