Trukartuz, irakurketa sustatzeko modu berezia
Noiz eta non
Noiztik: 2022/04/25 Noiz arte: 2022/04/29
![](https://www.ehu.eus/documents/59339073/59665868/Trukartuz_9.jpg/8711daea-87d5-0bf8-930a-2e1bb0518758?t=1651058418648)
Deskribapena
UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuaren 40. urteurrena ospatzeko antolatu diren jardueren artean, Trukartuz ekimena jarri da abian, irakurzaletasuna bereziki sustatzeko helburuarekin. Horren bidez, hiru campusetan liburuen trukea sustatuko da, eta, horretarako, unibertsitateak argitaratutako obrak doan eskainiko dira. Beste ekitaldi batzuk ere ikusi ahal izango dira campusetan, hala nola bertsoak, musika edo hitzaldiak.
Programa
Apirilak 26an – Arabako Campusean
10:00-16:00 – Trukartuz – Elurreta ikasgelategian
Apirilak 27an – Leioako Campusean
10:00-16:00 – Trukartuz – Liburutegi Nagusiaren ondoan
12:30 – eRRe (Aldarri bat bertsoz) – Laboa Plazan
Apirilak 28an – Gipuzkoako Campusean
10:00-16:00 – Trukartuz – Carlos Santamaria Zentroaren ondoan
13:00 – Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzak eta Liburutegiaren 10. urteurreneko bideo-aurkezpena
13:45 – Miren Agur Meabe idazlea eta Karmele Castillo biolontxelo jotzailea
Apirilak 29an – Nautikan (Portugaleten)
10:00-16:00 – Trukartuz