Samuel Garcia Gilek irabazi du ‘Enrique Bustamante’ Komunikazio Ikerketako Gazte Saria
UPV/EHUko ikertzaileak irratiak Trantsizio garaian izandako eraldaketari buruzko lan bat aurkeztu zuen
Lehenengo argitaratze data: 2023/07/07
Samuel García Gil Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko Saileko doktoratu ondoko ikertzaileak 2023ko ‘Enrique Bustamante’ Komunikazio Ikerketako Gazte Saria jaso du, monografia modalitatean, lan honengatik: ‘Libertad en las ondas. La radio informativa de la Transición española (1977-1984)’.
Irratigintzak 1977. urteaz geroztik izandako eraldaketa, irrati pribatuei informazio-askatasuna aitortu izana eta Radio Nacional de Españaren ‘parteen’ monopolioaren amaiera dira saritutako ikerketaren premisa nagusiak. Egileak hedabidearen bilakaera aztertu du lege, egitura, programazio eta audientzien ikuspegitik, O-23aren kontakizun ospetsura mugatu gabe (‘transistoreen gaua’), irratiak demokraziarako trantsizio-prozesuan jokatutako paperera azaltzeko.
Saritutako monografiaren jatorria doktorego-tesirako egindako ikerketa da. Valladolideko Unibertsitatean defendatu zen 2022an, eta epaimahaiak kalifikazio gorena eman zion, bikain cum laude.
García Gilek elkarteko presidente eta UABeko katedradun Rosa Franquet i Calveten eskutik jaso zuen saria, Vigoko Unibertsitateko Komunikazio Fakultatean egin berri den IV. Doctorial AE-IC tailerrean.