-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Ahozko eta idatzizko atazen arteko lotura hizkuntzak ikasteko orduan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2018/03/22

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatea 'The oral-written connection in second/foreign language learning' nazioarteko biltzarrerako aterpe bihurtu da, Language and Speech ikertalde finkatuak antolatuta (http://www.laslab.org). Ehun inguru pertsona bertaratu dira. Osoko bilkuretako bost hitzaldietan, espezialistek, adibidez, Bitchener, Kormos, Manchón, Storch eta Tavakolik, atzerriko hizkuntza bat ikasteko orduan ahozko eta idatzizko atazen artean dagoen konexioari buruzko emaitza nagusiak azaldu dituzte, eta arreta berezia jarri diete Lehen Hezkuntzako haurrekin egindako ikerketei.
Mintzaldi horietan, nabarmendu dute garrantzi handia duela lankidetzan oinarritutako idazkuntzak dakarren ikasketak, baita idatzizko zein ahozko sorkuntza bidezko ikasketari lotutako prozesu kognitiboak finkatzeak eta erroreen gaineko berrelikadurak ere (feedback). Espezialistok, gainera, beste alderdi batzuk nabarmendu dituzte: atazen errepikapenaren balioa, ikasleek lengoaiako alderdi formalei komunikazio ingurune batean erreparatu diezaieten, edo aldagai indibidualen neurketaren adierazgarritasuna, adibidez, motibazioarena, askotariko atazak egiteko orduan.