Urban Elika izan da janari bilketa hau sustatu duen erakundea Bizkaiko Kanpusean, UPV/EHUko diziplina anitzeko ikertalde bat da Urban Elika, gizartea eta elikagaiak ikertzen dituen taldea.
Bizkaiko kampuseko III janari bilketa bukatu da
433 kilo janari eta 47 higiene produktu ezberdin jaso dira bilketa solidario honetan
Lehenengo argitaratze data: 2016/07/18
Aste bateko iraupena izan du janari bilketa honek eta Zientzia eta Teknologiako eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateen sarreran egin da, baita Ostalaritza Eskolan ere. 433 kilo janari eta 47 higiene produktu ezberdin biltzea lortu dute, gero Sortarazi izeneko gobernuz kanpoko erakundeari emateko, honela Bizkaiko kanpus inguruan beharrizan-egoeran dauden familiak laguntzeko.
Aurreko urtean, Sortarazi erakundeak 600 familia baino gehiago lagundu zituen, astero elikagai loteak banatuz, familia hauek Leioa-Erandio inguruko udaletxetako zerbitzu sozialengandik datoz eta urtero familia gehiagok behar dute laguntza. GKE honek, elikagaiak banatzeaz gain, familia hauen integrazioa sustatzen du inguru honetan.