B+ programako ikerketa lanen aurkezpena
Noiz eta non
Noiztik: 2025/01/15 Noiz arte: 2025/01/16, 16:00
Kokapena
Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Miguel de Unamuno Bigarren Hezkuntzako Institutuko batxilergoko ikasleek Eusko Jaurlaritzaren B+ Programako ikerlanak aurkezteko ekitaldia hartuko du Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateko areto nagusiak.
B+ programa euskal eskola publikoaren jarduera bat da, batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleek ikerketa prozedura akademiko eta formal bat egin dezaten, hainbat erakunde eta UPV/EHUko ikertalde (LASLAB, Gluten 3S), Sancho el Sabio Fundazioa, Gasteizko Udal Artxiboa, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzua, Bioaraba Osasun Ikerketako Institutua, Elika Fundazioa edo CIC-energiGUNE bidelagun direla.
Ongietorri ekitaldia hilaren 15ean, asteazkena, izango da, 16:00etan, eta Mirari Ayerbe Díaz Farmazia Fakultateko dekanoak, Miren Lorea Gabiola Anakabe Miguel de Unamuno BHIko zuzendariak eta Asier Calzada LASLABeko ordezkariak hartuko dute parte.