-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
-
Hizkuntza indoeuroparren historiako kate begi galdua aurkitu dute
-
Erabaki ote dezakegu zer-nolako gurasoak izan gura dugun?
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
Udaberriko XXI. Lasterketaren aurkezpen-ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/03/07, 12:00
Kokapena
Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Arriola 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, martxoaren 7an, 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Arriola Ibilbidea 2. Donostia) Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiarrak Kirol Klubak antolaturiko Udaberriko XXI. Lasterketaren aurkezpena egingo da prentsaurrekoan.
Lasterketaren aurkezpen-ekitaldian parte hartuko dute: Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusaren errektoreorde Juana Goizuetak; Lasterketako zuzendari eta Donostiarrak Kirol Klubaren kide Javier Fuentesek; eta, Campusaren Ikasleen, Mugikortasunaren eta Kirolen arloko zuzendari Maider Ugartemendiak.
Ekitaldian zehar 1 zenbakia duen dortsala emango zaio, emakumezkoetan Idoia Esnaolari eta gizonezkoetan Jon Arzubialderi. Aurten ere UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa solidarioa da. Edizio honetan 0 dortsala banatuko zaion proiektu solidarioa eta ekarpen ekonomikoa Síndrome Phelan-McDermid elkartea da.
UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 16an, igandean, egingo da, 10:00etan, UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean hasi eta amaitu, ibilbide homologatu baten gainean.
Oinezko lasterketa hau oso herrikoia da, eta, aurreikuspenen arabera, 2.000 atleta inguruk 10.000 metro egingo dituzte Donostiako gunerik esanguratsuenetan zehar.
Era berean, aurten, 10 kilometroko zirkuitu klasikoaz gain, 5 kilometroko ibilbidea aurkeztuko da (homologatu gabe), runningean lehen urratsak eman nahi dituztenentzat. Lasterketa 09:50etan hasi eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean hasi eta amaitu da.