euskaraespañol

Eguneko irudia

Aurkezpena

Prentsaurrekoa: Kimika Fakultatearen 50 urteak ospatzeko ekitaldien aurkezpena

Noiz eta non

2025/01/09, 11:00

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, urtarrilaren 9an, 11:00etan, Victoria Eugenia Antzokian (Foyer), Donostian, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultatearen mende erdiko historia ospatzeko antolatutako ekitaldiak aurkeztuko dira hedabideen aurrean. Programatutako jardueren artean, Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatutako hitzaldi-zikloa nabarmentzen da, beste zientzia zabalkuntza, ikerketa eta transferentzia jardueren artean, eta Albert Fert eta Jean Marie Lehn Nobel Saridun bezalako gonbidatu bereziak izango dira. Aurkezpen ekitaldian Donostia International Physics Centerreko, Materialen Fisika Zentroko, zein POLYMAT eta CIDETEC ikerketa-zentroetako ordezkariak ere izango dira.

Prentsaurrekoan honako hauek hartuko dute parte:

  • Jon Insausti, Donostia Udalaren Kulturako eta Euskarako zinegotzi ordezkariak
  • Agustín Erkizia, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak
  • Jon Mattin Matxain, UPV/EHUko Kimika Fakultateko dekanoak