-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
-
Eneritz Gómez: «Feminismoaren aurkako mugimendua egindako urratsen beldurretik sortu da»
-
El impacto de la política arancelaria de Donald Trump
Erakusketa: Plastikozko ametsak
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/03/24 Noiz arte: 2025/04/15
Kokapena
Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena
‘Plastikozko ametsak’ argazki-erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Erakusketa klima-aldaketak planetako hainbat lekutan emakumeen roletan izaten ari den eraginaren ikuspegi kritikoa da. Parekide Elkarteak antolatuta, Bantar Gebang-en kasua du ardatz, hauxe da: Jakartan kokatuta dagoen munduko zabortegi handienetako bat, non milaka emakumek bizi eta lan egiten duten zabor mendien artean.
“Erakusketa hau proiektu baten barruan kokatuta dago, hain zuzen ere. 20 argazkiko erakusketa honen bidez, zenbait hiritako hondakinen zikloa eta bizitza jarri nahi ditugu erakusgai, zabor-mordo erraldoiak direlako gaur egun; Indonesiako Jakarta, esate baterako. Indonesiako hiriburua behin baino gehiagotan egon da munduko kutsadura-sailkapeneko lehen postuan, eta, horren ondorioz, arazo ekologiko larriak sortu dira. Plastikozko hondakinengatiko kutsadurak ekosistemak mehatxatzen dituen bitartean, Jakarta bera itsasoan hondoratzen ari da klima-aldaketaren ondorioz. Hemen egingo dugun bidaian, plastikozko hondakinen jatorria, kontsumoa, kutsadura, negozioa… nolakoak diren jakingo dugu. Horrez gain, hondakinak biltzeko eta saltzeko zikloan emakumeen egoera zein den erakutsi nahi dugu, sistema kapitalista eta patriarkaleko biktimak direlako berriro”, dio Parekide Elkarteak.
Erakusketa martxoaren 24tik apirilaren 15era egongo da zabalik, Carlos Santamaria Zentroan (Txillardegi aretoa), Donostian, 08:30etatik 20:30ak arte, astelehenetik ostiralera.
Sarrera librea izango da.