-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
-
Hizkuntza indoeuroparren historiako kate begi galdua aurkitu dute
-
Erabaki ote dezakegu zer-nolako gurasoak izan gura dugun?
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
Pilar Nicolas UPV/EHUko ikertzaileak Europako DNA katalogorik handienaren sorreran parte hartu du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/02/27

Europar populazioaren datu-base genetiko zehatzena sortuko duen ‘Genome of Europe (GoE)’ europar proiektua sustatuko dute Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak (MICIU) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Pilar Nicolas ikertzaileak. Europako biztanleen datu-base genetiko zehatzena sortuko dute, eta herritar guztien ordezkari gisa 100.000 genoma gehituko ditu.
“Ezagutza zientifiko aurreratuenaren aplikazioan oinarritutako doitasun-medikuntza indartzeko urrats erabakigarria” dela nabarmendu du Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate ministro Diana Morantek.
Europan orain arte egin den proiektu genomikorik handiena da, eta bere helburua da genomikaren onurak osasun sistema nazionaletara zabaltzea erreferentziazko 500.000 genoma lortuz.
Pilar Nicolas UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle eta ikertzaileak azaldu duenez, “UPV/EHUk koordinatuko ditu informazio genomiko hori guztia tratatzeak dakartzan erronkei ematen zaien erantzun etiko-legalak”. Hala, “erantzun hori, diseinutik bertatik abiatuta, parte-hartzaileen autonomiarekiko eta haien eskubideen erabilerarekiko errespetuan oinarritu behar da, baita gardentasunean eta datu pertsonalen babesean ere”.
“Zientzia irekia sustatzea eta etorkizuneko Osasun Datuen Europako Esparrura iristea helburu duen gobernantza-esparru berritzaile hau IMPaCT-Genomica-ren Alderdi Etiko eta Legalen Taldeak azken urteotan 1+Million Genomes (1+MG) ekimenaren esparruan egin duen lanean oinarrituko da”, adierazi du Nicolasek.
Ekimenak 45 milioi euroko finantzazioa du, 27 herrialdek eta 100 aditu baino gehiagok parte hartzen dute, Europako 49 ikerketa-erakundetakoak.
‘Genome of Europe’ eta genomikako programen arteko elkarrekintza
‘The Genome of Europe’ (GoE) ‘European 1+ Million Genomes (1+MG)’ ekimenaren baitan sortu da, eta bere helburu nagusia genomikaren onurak osasun sistema nazionaletara zabaltzea da, erreferentziazko 500.000 genoma lortuz. Gainera, informazio genomikoa Osasun Datuen Europako Espazioan integratzen lagunduko du, Europako herrialde bakoitzeko genomika-programen arteko elkarrekintza ahalbidetuko baitu.
Estatuko erakundeen zereginari dagokionez, ISCIIIk Europako Ikerketa Esparruan parte hartzearen koordinazioa eta esperientzia eskainiko ditu; CIBER-ISCIIIk parte-hartzaileen laginak, biztanleria orokorretik ateratakoak, kudeatuko ditu; CNIO eta CNAG arduratuko dira haien sekuentziazioaz; eta UPV/EHU arduratuko da gai etiko-legalez.
DNA ezagutzea, medikuntza pertsonalizatua errealitate bihurtzeko lehen urratsa
Herritarren genoma osoa ezagutzea balio handiko informazioa da; izan ere, geneetan eta haien portaeran daude jatorri genetikoko patologiak gizakiak nola garatzen dituen eta horiei nola aurre egiten dien jakiteko gakoetako asko.