-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
-
Eneritz Gómez: «Feminismoaren aurkako mugimendua egindako urratsen beldurretik sortu da»
-
El impacto de la política arancelaria de Donald Trump
EHUazokaren arrakasta Gipuzkoan
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/01/30

NON: Ignacio Mª Barriola Zentroa, Carlos Santamaría Zentroa eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Donostia). NOIZ: 2023ko urtarrilaren 28a. NORK: Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.
Jende asko bildu zen EHUazokan, Euskal Herriko Unibertsitatearen unibertsitate-orientazioko azokan, Gipuzkoako Campusean, Donostian. Milaka gazte hurbildu ziren UPV/EHUk datorren ikasturteari (2023-2024) begira jarriko dituen graduko zein graduondoko ikasketak eta unibertsitatean sartzeko prozedura, bekak, mugikortasun-programak eta abar gertutik ezagutzera. Gipuzkoaren ostean, hurrengo hitzorduak larunbatean, otsailaren 4an, Araban eta otsailaren 11n, Bizkaian izango dira.
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus