-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Hablar puede salvar vidas
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
-
Hizkuntza indoeuroparren historiako kate begi galdua aurkitu dute
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
Ceramic Drawing 2023
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/12/14

NON: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. NOIZ: 2023ko azaroan. NORK: UPV/EHU.
Calais da STEAM obra berria, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan ‘Campuseko espazio irekietarako STEAM lankidetza-lanak’ proiektuaren barruan egindakoa. Proiektuak Arabako Campuseko Errektoreordetzaren laguntza ekonomikoa du, eta UPV/EHUko ikasleek, TEKAZELek eta IRIek har dezakete parte, bai eta Eskolarekin lotura duten eta elkarlaneko artearen bidez STEAM indartzeko interesa duten pertsonek ere.
Obra zeramikazko mural bat da (244 cm zabal eta 122 cm altu), eta zeramikazko 128 azuleju sublimatu ditu hormari atxikitako zurezko taulatuaren gainean. Laguntzaileek prentsa termikoaren bidez egin dute azulejuetara transferentzia, sublimazio bidez, eta azulejuak taulatuan jarri dituzte gai itsasgarriaz. STEAM lankidetza lanaren diseinua IT1685-22 ikertaldeko kideek egin dute.
BIDEOA – Zelan egin den Ceramic Drawing 2023: Calais
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus