euskaraespañol

Eguneko irudia

Omenaldia Jose Ignacio Hualde irakasle eta ikertzaileari

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/03/20, 11:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Campuseko Micaela Portilla Ikerguneak José Ignacio Hualde irakasle eta ikertzailearen omenezko ekitaldia hartuko du. Ekitaldian, ikertzailearen hitzaldi bat eta ASJU aldizkariak berarentzat prestatu eta ekitaldiaren barruan emango zaion liburuaren aurkezpena izango dira.

Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordea izango da omenaldiko burua, eta bertan izango dira Belen Bengoetxea UPV/EHUko Letren Fakultateko dekanoa eta Joseba A. Lakarra Andrinua, Julen Manterola Agirre eta Gorka Elordieta Alcibar omenaldiaren editoreak.

Liburuari buruzko informazio gehiago, Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzuaren webgunean.