-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/11/25 Noiz arte: 2024/12/11
Kokapena
Gipuzkoa

Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu Gipuzkoako hainbat herritan.
Jardunaldi hauen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta zure intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.
Lehenengo Informazio-saioa astelehenean, azaroaren 25ean, 18:30etan, izango da Legazpin (Kultur Etxea, areto nagusia). Ostean, Euskal Herriko Unibertsitatea Beasainen, Donostian eta Eibarren izango da. Ekitaldi guztiak 18.30etan hasiko dira eta elebidunak izango dira (Donostian izan ezik, bi saio egingo baitira: abenduaren 2an, euskaraz, eta abenduaren 4an, gaztelaniaz).
SARRERA IREKIA
Abenduaren 2an eta 4an egingo diren hitzaldian web bidez parte hartzeko, ez da izenik eman behar. Esteka erabiltzearekin nahikoa da.
- Abenduak 2 (euskara): https://tinyurl.com/vnkucpf5
- Abenduak 4 (gaztelania): https://tinyurl.com/mryuedmk
UPV/EHUri BURUZKO INFORMAZIO-JARDUNALDIAK GIPUZKOAN
Azaroak 25 | 18:30 | LEGAZPI (elebidun) | Kultur Etxea (areto nagusia) |
Azaroak 27 | 18:30 | BEASAIN (elebidun) | IES Beasain BHI (areto nagusia) |
Abenduak 2 (aurrez aurrekoa eta online) | 18:30 | DONOSTIA (euskara) |
Carlos Santamaría Zentroa (areto nagusia) |
Abenduak 4 (aurrez aurrekoa eta online) | 18:30 | DONOSTIA (gaztelania) | Carlos Santamaría Zentroa (areto nagusia) |
Abenduak 11 | 18:30 | EIBAR (elebidun) | Portalea Kultur Etxea (areto nagusia) |