Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berriaren irekiera ekitaldia
Noiz eta non
2021/11/16, 18:30
Kokapena
Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteartean, azaroaren 16an, 18:30ean, UPV/EHUren Carlos Santamaría zentroko auditoriumean, UPV/EHUren Kriminologiaren Euskal Institutuaren ikasturte berria irekitzeko ekitaldia izango da. Antonio Beristain irakaslearen omenezko XI. Topaketa Biktimologikoaren esparruan.
Honako hauek parte hartuko dute ekitaldian:
-Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuordea.
-José Luis de la Cuesta, Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria.
Ekitaldian, Kriminologiaren Euskal Institutuaren ohorezko kidearen diploma emango zaio Enrique Echeburua UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedradunari. Honek, ikasturte hasierako hitzaldia eskainiko du; izenburu hau duena, hain zuzen: : ‘Violencia de control de parejas jóvenes: detección temprana y prevención’ (Kontrol indarkeria bikote gazteetan: detekzio goiztarra eta prebentzioa).
Bestalde, ekitaldian zehar, Francisco Javier Gómez Elósegui '(2021) Kartzela Ikerketako II. Saria emango zaio ADAP-Presoei Laguntzeko Elkarteari. Eta Cecilia García-Giralda Manzano Juan Carlos Erregea Unibertsitatean Kriminologian eta Zuzenbidean graduatuari aldiz, Jean Pinatel XV. Saria (2021) jaso du ‘Los beneficios del deporte en prisión desde el realismo crítico: especial referencia al caso del rugby’ (Espetxeko kirolaren onurak errealismo kritikotik abiatuta: errugbiaren kasuari erreferentzia berezia) izeneko lanagatik. (Sarituak bideo-deiaren bidez parte hartuko du).
Ekitaldiaren amaiera Idoia Otaegui Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko idazkari akademikoak emango dio.