euskaraespañol

Eguneko irudia

Nanokide Therapeutics, EmprendeXXI sarietan finalista

UPV/EHUko spin-off-a tratamendu onkologikoetan egindako berrikuntzagatik nabarmentzen da

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/02/26

Emprende XXI sariak

Pasa den ostegunean, otsailaren 20an, Bilbao Exhibition Centre (BEC) izan zen Emprende XXI Sarien agertokia. CaixaBankek eta Enisak bultzatu zuten ekitaldia, SPRI Taldearekin lankidetzan, Bilbao Slush 'D-ren esparruan. Sari horiek ekintzailetza berritzailea aintzatestea eta hazteko ahalmen handia duten startupei laguntzea dute helburu.

Bigarren finalista, Nanokide Therapeutics, UPV/EHUko spin-off bat, nanoteknologian oinarritutako plataforma berritzaile bat garatu duena minbiziaren aurkako tratamenduen eraginkortasuna hobetzeko. Bere teknologiak mikroARN eta ARNm terapietan oinarritutako terapiak kapsulatu eta administratzea ahalbidetzen du, eta horrek aurrerapen handia egiten du gaixotasun metastasikoen aurkako borrokan. 

Sari hauetan Nanokideri egindako aitorpenak bioteknologiako ikerketaren eta berrikuntzaren garrantzia azpimarratzen du. Gainera, UPV/EHUko beste spin-off bat ere, Quanvia, konputazio kuantikoari buruzkoa, bost finalisten artean kokatu zen.