Iñaki Loroñok, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Itsasketa Zientzia eta Teknikak, Itsasontzi Makinak eta Itsasontzigintza Saileko irakasleak, Institute of Marine Engineering Science and Technology (IMarEST) institutuaren saria eskuratu du.
UPV/EHUko irakasle Iñaki Loroñok nazioarteko sari bat irabazi du itsas hezkuntzaren alde eginiko lanagatik
Imarest institutuak eman dio saria, itsasketarekin eta nautikarekin lotutako profesionalen nazioarteko lehen organismoak
Lehenengo argitaratze data: 2017/04/04
IMarEST itsasketarekin eta nautikarekin lotutako diziplinetako profesionalen nazioarteko lehen elkartea da, eta arlo horretako hezkuntza hobetzen diharduten pertsona, enpresa nahiz erakundeen lorpenak saritzen ditu urtero.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ikasle Kontseiluak izendatu zuen Loroño saria lortzeko. Loroñok joan den ostiralean jaso zuen saria, martxoaren 17an, Londresen, eta gala afari hartan izan ziren itsasketarekin eta nautikarekin lotutako mundu osoko hainbat pertsona ezagun ere.
Iñaki Loroñoren hitzetan, "lortu dudan akreditazioa UPV/EHUren lehenengoa da, eta litekeena da horrek ingeniaritzako hurrengo ikasketa planak ulertzeko modua aldaraztea".