UPV/EHUk berehala ezarriko du Gizarte Segurantzak doktoretza aurreko kontratuei buruz ebatzitakoa
Lehenengo argitaratze data: 2017/03/17
Gizarte Segurantzak iragarri du, martxoaren 16tik aurrera, doktoretza aurreko kontratuen altak -ekainaren 1eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 14/2011 Legearen babesean egindakoak- 401 kodean kokatuko direla. Datozen egunotan altan dauden langileen 420 kodea 401 bihurtuko da automatikoki.
UPV/EHUk berehala egingo ditu egin beharreko aldaketak.