Stephanie Andrea Rincón, B-Cubes Lehiaketako irabazle
Lehenengo argitaratze data: 2016/11/24
Stephanie Andrea Rincón Bautistak irabazi zuen atzo B-Cubes Lehiaketa. Azkuna Zentroan jokatu zen finala, AzPlay Bideo-Joko Independenteen Nazioarteko VII. Lehiaketan. Sergio Moralesek irabazi zuen bigarren saria, Giancarla Noemi Gómez hirugarren izan zen, eta Diego Bonachia Soto, laugarren. Irabazleek 3.000 euro jaso dituzte saritan. Edizio honetan hiru campuserako 2.000 ikaslek hartu dute parte.
B-Cubes enpresa-estrategiako online bideo-joko da, UPV/EHUko ekintzailetza Zitek, Entreprenari eta Inizia programek sustatua.