UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta Idom enpresak ikasturte eta titulazio bakoitzeko ikasle onenak omenduko dituzte. Guztira 18 ikasle izango dira, eta horietatik hiruk atera duten batez besteko nota 10ekoa izan da. Azpimarragarria da, baita ere, Jinghan Wang ikaslea, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduko hirugarren mailako sariduna, bere ikasturteko ikaslerik hoberena urtero, ikasketak hasi zituenetik. Fernando Querejeta Idomeko presidenteak, eta Enrique Amezua Eskolako zuzendariak banatu dituzte sariak, omendutako ikasleez gain, senideak, adiskideak eta ikasle horiek aurretik ikasten aritutako ikastetxeetako ordezkariak ere egon diren ekitaldian.
Espediente hoberenei ematen zaizkien Idom sariak
Lehenengo argitaratze data: 2016/11/08
Bilboko Ingeniaritza Eskolak bere ikasle onenak omendu ditu, ikasturte eta titulazio bakoitzeko "Espediente Hoberenentzako Idom Sariekin". Fernando Querejeta Idomeko presidenteak eta Enrique Amezua Eskolako zuzendariak esfortzu hori aintzatetsi dute, omendutako ikasleez gain, senideak, adiskideak eta ikasle horiek Batxilergoa egin zuten ikastetxeetako ordezkariak ere egon diren eta Eskolan bertan egin den ekitaldian.
Guztira, 2015-16 ikasturtean batez beste 10etik 7,67ra arteko notak lortu dituzten 18 ikasle dira. Etorkizunean euskal industria sektorearen buru izatera eramango duten oso prestakuntza maila altuko ikasleak dira. Aurten, ikasle horietatik hiruk lortu duten batez besteko nota 10ekoa izan da: Ingeniaritza Industrialeko Unibertsitateko Masterreko bigarren mailako Ibon Rementeria eta Carlos Imanol Hurtado eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Unibertsitateko Masterreko bigarren mailako Eneko Malo dira. Horien ondoren, 9tik gorako batez besteko notak dituzten bost gazte eta 8tik gorakoak dituzten beste 8 daude. Ikasle horien artetik hiru baino ez dira nota horren azpitik geratu direnak. Orokorrean, Industria Teknologiako Ingeniaritzako Gradua eta Telekomunikazio Teknologiako Ingeniaritza Gradua dira nota altuenak banatu dituzten titulazioak.
Gainera, bi ikaslek aintzatespena errepikatu dute, aurreko ikasturteetan ere gauza bera lortu baitzuten. Azpimarratzekoa da Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Graduko hirugarren maila 8,32ko batez besteko notarekin amaitu zuen Jinghan Wang ikaslea, bere ikasturteko hoberena izan baita ikasketak hasi zituenetik (orain arte egin dituen hiru ikasturteetan); eta baita Iban Orbegozo ere, 8,24ko notarekin Telekomunikazio Teknologiako Ingeniaritza Graduko espediente hoberena izan baita, berriro ere.
Sariak Fernando Querejeta Idomeko presidenteak eta Enrique Amezua Eskolako zuzendariak banatuko dituzte, eta ekitaldi berean, saritutako ikasleez gain, hauen senide eta lagunak eta aurretik ikasle ibili ziren Batxilergoko prestakuntza-zentroetako ordezkariak bilduko dira. Horrela, Idom ingeniaritza-enpresa, Euskadin egoitza duten garrantzitsuenetakoa, Eskolako ikaslerik onenak aitortzeko antolatzen den urteko ekitaldi honen babeslea izango da aurten ere.
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAKO ESPEDIENTE ONENAK IDOM SARIAK
2015-16 ikasturteko sarituen zerrenda osoa:
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (1. maila) 9,22 Borja Hernando
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (2.) 8,61 Paul Diego
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (3.) 8,80 Kerman Viana
- Industria Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (4.) 9,27 David Novales
- Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (1.) 7,67 Ainhoa Sánchez
- Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (2.) 7,75 Pello Etxaniz
- Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (3.) 8,32 Jinghan Wang
- Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua (4.) 9,05 Nerea Hernando
- Ingurumen Ingeniariatzako Gradua (4.) 8,04 Mikel Frías
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (1.) 9,22 Andoni Díaz de Cerio
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (2.) 8,24 Iban Orbegozo
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (3.) 9,33 Jaime Hidalgo
- Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (4.) 8,89 Jon Ander Fandiño
- Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (1.) 8,64 Gonzalo Guerra
- Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (2.) 10 Ibon Rementería
- Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (2.) 10 Carlos Imanol Hurtado
- Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (1.) 7,91 Sandra Plaza
- Telekomunikazio Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (2.) 10 Eneko Malo