Anna Shnyrova Biofisika Institutoko (UPV/EHU-CSIC zentro mistoa) ikertzaileak, L'Oréal-Unesco For Women in Science programako 15.000 eurotako bost beketako bat jaso du.
-
UPV/EHUko bost graduatu, BAME probetako 100 onenen artean
-
Mikel Bernal UPV/EHUn graduatu den psikologoa bigarren BAPE probetan
-
Hablar puede salvar vidas
-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
Anna Shnyrova UPV/EHUko ikertzaileak L'Oréal-Unesco beketako bat lortu du
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2016/10/04

Zientziaren esparruan emakumeek ikerketa lanak egitea du xede L'Oréal-Unesco For Women in Science programak.. Shnyrovak aurrera eraman nahi duen proiektuak mitokondrioen mintz bikoitzen dinamika ulertu eta kontrolatzeko sistema bat garatu nahi du, Alzheimerra, zelulen zahartzea eta apoptosia bezalako prozesuetan guztiz oinarrizkoa.
"Margarita Salasen mailako zientzialariz osatutako epaimahai batek nire hautagaitza aukeratzea aitortza bat da nire ibilbide zientifikoarentzat, baita bultzada (morala eta ekonomikoa) etorkizuneko ere. Urteetan neureganatutako ezagutza eta esperientzia erabiliko dut mitokondrioen dinamika eta zatiketa aztertzeko, mintzek prozesu horretan duten parte hartze aktiboa kontutan hartuta, beti ere. Hori da L'Oréal-Unesco-ren deialdira aurkeztu nuen ikerlanaren proiektua. Aurrerantzean nazioartean finantziazioa bilatuko dut proiektu horretako, gainera", adierazi du ikerlariak.
Bere ibilbidean zehar aintzatespen garrantzitsuak jaso ditu ikerlariak: besteak beste, 2013ko Ikerlari Gazteari Espainiako Biofisika Elkarteak emandako saria. Halaber, Science edo Nature bezalako aldizkarietan publikatu du. Bestalde, Ramón y Cajal ikerlaria (ikerlari gazteei zuzendutako programa estatala) ere bada UPV/EHUn.
#PonlesCara programa: ‘L'Oréal-Unesco For Women in Science'-ren ekimenak emakumeek zientziaren esparruan duen ikusgaitasuna sustatu nahi du.
#mujeresenlaciencia
#ponlescara