Matrikula epea bukatu ondoren, UPV/EHUk 2016-2017ko ikasle berriei eskainitako 8.554 plazen %93,2 bete da. Hau da, 8.377 ikasle matrikulatu dira unibertsitateak hiru campusetan eskaintzen dituen 85 graduetako lehenengo mailan.
UPV/EHUk 2016-2017ko ikasle berrientzako plazen % 93,2 bete ditu dagoeneko
Lehen aldiz ikasle guztiak Graduko ikasketan daude matrikulatuta
Lehenengo argitaratze data: 2016/09/26
2016-2017 ikasturte honetan, lehen aldiz, Graduko ikasketak besterik ez dira eskaini eta desagertzeko bidean dauden titulazioetan jada ez dago ikaslerik matrikulatuta. Unibertsitateko ikasketen antolaketa (Graduan, Masterrean eta Doktoregoan) Bolognako Adierazpenarekin hasi zen, Europako Goi Mailako Hezkuntza sendotzeko.
Aurten gutxieneko notarik altuena izan duten graduko titulazio hauek dira:
- Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza 12,572
- Medikuntzako Gradua 12,392
- Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua 12,374
- Bioteknologiako Gradua 12,092
- Fisioterapiako Gradua 11,622
- Odontologiako Gradua 11,581
- Biologiako Gradua 10,880
- Erizaintzako Gradua 10,880
- Fisikako Gradua 10,702
Amaya Zarragak, UPV/EHUren Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordeak nabarmendu du, titulazio gehienak iazko ikasturteko gutxieneko notak baino handiagoekin edo antzekoekin itxi direla. "Honez gainera, titulazio guztietan oro direla espediente akademiko bikaineko ikasleak. Bestalde, azpimarratzeko da Haur Hezkuntzako Graduko hirueledun eredua oso ondo onartu dela".