Bizkaiko Campusak nazioarteko bisitariei ongietorria egingo die
Noiz eta non
Noiztik: 2016/09/16 Noiz arte: 2016/09/15, 11:00 - 16:25
Deskribapena
Ostiralean, irailak 16, 11.00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Sarriena auzoa z/g, Leioa) Bizkaiko Campusera datozen nazioarteko bisitariei ongi etorri ekitaldia (Orientation Day) eskainiko zaie.
Ekitaldian, unibertsitateko ordezkarien agurrez gain, UPV/EHUko ikasle zerbitzuen berri izango dute bisitatzaileek. Baita hiriko giroari, edo eskaintzen de kirol-programei, aisiari edo kultura-kurtsoei buruzko informazioa ere.
EKITALDIAREN PROGRAMA
- Nekane Balluerka, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen agurra.
- Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko errrektoreordearen agurra.
- Mercedes Rodriguez, Bilboko Udaleko Turismoko zuzendaria
- Bisitarientzako unibertsitateko zerbitzuei buruzko aurkezpena, Nazioarteko Harremanen Bulegoa.
- Erasmus Student Network Bilbao Ikasle Elkarteko lagunek lehenengo lauhilekorako prestatu dituzten ekimenak aurkeztuko dituzte.
*Komunikabideentzako oharra
11:00etan argazki ofiziala egingo da zentroko atarian