CAF-Elhuyar sarietan Euskal Herriko Unibertsitateko kideak eta proiektuak nabarmendu dira. Alde batetik, Kepa Altonaga Sustatxa UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologiako irakasleari eta ikerlariari Merezimendu Saria eman zioten atzo, euskara normalizatzen eta zientzia gizarteratzen egindako lana aintzatetsi dute.
CAF-Elhuyar sarietan UPV/EHUko kideak eta proiektuak nabarmendu dira
Kepa Altonaga, Antton Alberdi eta Enrique Hurtado aitortu dituzte kategoria ezberdinetan
Lehenengo argitaratze data: 2016/05/12
Bestetik, Antton Alberdik jaso du doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria, "Non hegoa, han zangoa: saguzar belarrihandi alpetarraren arrastoari jarraika" artikuluarengatik, hain zuzen.
Sariez gain, 5.000 euroko diru-laguntza bat ere eskaintzen dute Caf-Elhuyar sariek, zientzia eta gizartearen arteko zubi-lana egiten duten proiektuak bultzatzeko asmoz. Aurtengoan Enrique Hurtado Mendietak jaso du Zientzia gizartean sorkuntza-beka, "Txalaparta digitala eta interaktiboa" proiektuarengatik. Hurtadok doktoretza UPV/EHUn egin du, txalaparta digitala gai hartuta, hain zuzen. Hainbat sari irabazi ditu, Euskal Herrian zein nazioartean.
Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak argitara ematen dituzten artikuluak, kazetaritza-lanak eta gizarteratzeko proiektuak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak.