euskaraespañol

Wroclawko Arte Ederretako irakasle talde batek UPV/EHU bisitatu du

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/02

Wroclawko Akademia Sztuk Pięknych-eko eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ordezkariak

Euskal Herriko Unibertsitateak, Poloniako estatuko unibertsitateko Arte Ederren fakultatea den Wroclawko Akademia Sztuk Pięknych-eko ordezkaritza baten bisita jaso du astelehen honetan, maiatzak 2. Piotr Kielan dekanoa izan da bisitarien buruz, eta zeramika eta kristala, arkitektura, diseinua, pintura eta eskultura sailetako irakasle eta zuzendariek osatu dute taldea.

Carmelo Garitaonandia UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordeak eta Arantza Lauzirika Arte Ederren Fakultateko dekanoak egin dute anfitrioi lanak, eta Fakultatearen instalazioak eta bertan garatzen duten lana erakutsi eta azaldu diote Wroclawko Akademia Sztuk Pięknych-eko ordezkaritzari.

Donostiak eta Wroclawk partekatzen duten 2016ko Europako kultur hiriburutzaren baitan kokatzen da bisita hau. Wroclawko Akademia Sztuk Pięknych-eko ordezkaritza Euskal Herrian dago egunotan, euskal kultur eta artegintzara hurbiltzeko asmoz.