-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Hablar puede salvar vidas
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
-
Hizkuntza indoeuroparren historiako kate begi galdua aurkitu dute
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
Minbiziaren genoma deszifratzen, Bergarako Aranzadi ikastolan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/02/15

‘Minbiziaren genoma deszifratzen’ proiektua Bergarako Aranzadi ikastetxean egin da otsailaren 3an, Euskal Herriko Unibertsitateko Biología Zelularreko irakasle Iker Badiolak gidatua. Hasteko, Badiola ikerlariak, minbiziaren ikerketari buruzko hitzaldi bat eman du, minbiziaren oinarri molekularrak islatuz, eta horrez gain, diagnostiko goiztiarrak eta tratamendu eraginkor berriak bilatzeko ikerkuntzak duen garrantzia azpimarratuz.
‘Minbiziaren genoma deszifratzen’ Oviedoko Unibertsitateko Álvaro Fernández Fernández eta Ana Gutiérrez Fernández ikertzaileek diseinatutako joko batzuk dira, eta G9 taldeko unibertsitate guztietan, UPV/EHU barne, aldi berean. Erronka horri esker, gonbidatutako ikasleek, zelula osasuntsu baten eta kantzerigeno baten DNA sekuentzia ezagutu dute.
Euskal Herriko Unibertsitateak Aranzadi ikastolan antolatutako ekitaldian, guztira, Biologia arloko 37 ikaslek parte hartu dute, DBHko 4. mailakoek eta Batxilergoko 1. eta 2. kurtsokoek.
Ekimen honetan, jokoetan oinarritutako dinamika jarraituz, ikasleak gai izan dira praktikan jartzeko Biologiako gelan emandako edukin teorikoak. “Zientziara eta ikerkuntzara gerturatzeko aukera paregabea izan dute gazte hauek, eta hauetariko batzuentzat unibertsitatera bideratzeko aukeraketan lagungarri izan da ekimena”, adierazi du Nerea Jauregizarrek, UPV/EHUko Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko zuzendariak.
Irudi galeria
-
Ikasleak eta ikerlaria, genoma dezifratzen. Argazkia: UPV/EHU -
Aktibitatean parte hartu zuen ikasle talde bat. Argazkia: UPV/EHU -
Aktibitatean parte hartu zuen ikasle talde bat. Argazkia: UPV/EHU -
Aktibitatean parte hartu zuen ikasle talde bat. Argazkia: UPV/EHU -
Jarduera hartu zuen aretoaren ikuspegia. Argazkia: UPV/EHU -
Nerea Jauregizar zuzendaria ikasle talde batekin. Argazkia: UPV/EHU -
Aktibitatean parte hartu zuen ikasle talde bat. Argazkia: UPV/EHU