-
EHU, Europako unibertsitate hoberenen artean ingeniaritza ikasketetan
-
Guillermo Ruiz Irastorza: «Medikuak batzuetan sendatu, askotan arindu eta beti lagun egiten du»
-
Carlos Matuteren ikerketa batek bigarren postua lortu du Natureko Top Altmetricean
-
EHUren memoriaren zaindaria
-
Venezuela en la geopolítica del imperialismo
Medikuntza Fakultateetako Dekanoen Konferentzia Nazionalaren 86. batzar orokorra
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2024/11/27 Noiz arte: 2024/11/28
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Azaroaren 27an eta 28an, Bizkaia Aretoan, Bilbon, Medikuntza Fakultateetako Dekanoen Konferentzia Nazionalaren 86. batzar orokorra egingo da. UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea da ekitaldiaren anfitrioia. Ekitaldian Estatu osoko 45 Medikuntza Fakultatek baino gehiagok parte hartzen dute, baita 80 pertsona baino gehiagok ere, dekanoen eta dekanotza taldeen artean.
Batzarrean landuko diren gai nagusien artean daude ECOE probak, irakasle klinikoen akreditazioa, medikuntzako plaza kopurua handitzea, Hezkuntza Medikoko Unitateak sortzea eta fakultateen nazioarteko akreditazioa edo zigilua.
Inaugurazio-ekitaldi ofiziala gaur, asteazkena, azaroaren 27an, 19:15ean, Bizkaia Aretoan, izango da.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Aitor Zurimendi, UPV/EHUko idazkari nagusia
- Alberto Martínez, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua
- Ana María Collía, Bilboko Udalaren Osasun sailaren zuzendaria
- Joseba Pineda, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
- Pablo Lara, Batzarraren kidea