RSMEren Ikertzaile Gazteen VII. Kongresua
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/01/13 Noiz arte: 2025/01/17
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Real Sociedad Matematica Española-ren (RSEM) Ikertzaile Gazteen VII. Kongresua ospatuko da urtarrilaren 13tik 17ra. Euskal Herriko Unibertsitatea izan da aurten erakunde anfitrioia, eta Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) eta Real Sociedad Matemática Española (RSME) erakundeekin batera antolatu du. Bizkaia Aretoaren eta Zientzia eta Teknologia Fakultatearen artean egingo da, eta Espainiar Estatuko zein nazioarteko zentroetako 487 ikertzaile gazte bilduko dira, aurreko edizioetan baino gehiago.
Kongresuak zazpi osoko bilkura izango ditu, eta honeako hauek izango dira saioetako gidariak: Jon Asier Barcena ‑ Petisco (UPV/EHU), Robert Cardona (Bartzelonako Unibertsitatea), Marina Leal Palazón (Miguel Hernández Unibertsitatea), Javier Álvarez Liébana (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea), María Cumplido (Sevillako Unibertsitatea) eta María Inés de Frutos Fernández (University of Bonn). Era berean, 38 saio paralelo antolatu dira, guztira 366 hitzaldi, eta matematikaren ia adar guztiak hartzen dituzten 22 poster dituen saio bat: aljebra (AL), analisi matematikoa (AM), datu-zientzia (CD), geometria eta topologia (GT), matematika aplikatua (MA) eta beste gai batzuk (OT).
Kongresuko programan lurralde- eta genero-aniztasuna lortzeko helburuarekin, "saio inklusiboagoak eta askotarikoagoak egin dira, matematika espainiar gaztearen topagune izan daitezen", Josue Tonelli Cueto Batzorde Antolatzaileko presidentearen hitzetan.
Saio eta hitzaldi guztien ordutegia eta lekua orrialde honetan kontsultatu daiteke: https://jovenes2025.rsme.es/horario_eu.html
“Bertsomatikoak”
Horri guztiari matematika eta bertsolaritzaren tradizioa uztartzen dituen jarduera berezi bat gehitzen zaio, "bertsomatikoak" izenez deitu izan dena. Ekimen hau Bilboko Bidebarrietako Liburutegian egingo da, eta euskal ahozko poesiaren eta matematikaren arteko lehen mailako topagunea izan nahi du. Horretarako, Kiko "Dr. Hipotenusa" Belchí, Mª Ángeles García Ferrero eta Álvaro Lozano Rojoren hiru dibulgazio-hitzaldi izango dira, baita izen handiko bi bertsolari ere: Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal.
RSMEren Ikertzaile Gazteen Kongresua
RSMEren Ikertzaile Gazteen Kongresua bi urtean behin egiten da, eta bertan Espainiako komunitate matematikoarekin lotura duten mundu osoko ikertzaileak beraien azken emaitzak partekatzeko, eta bereziki, etorkizuneko komunitate matematikoa osatuko dutenekin harremanak sortu nahiz elkarlanerako sareak ehuntzeko elkartzen dira.