Unibertsitatean agertutako papera edo hazizurri kasuei buruzko informazioa
Lehenengo argitaratze data: 2020/03/03
UPV/EHUko zentro desberdinetan agertutako parotiditis kasuek (paperak edo hazizurriak) sortutako interes informatiboa dela eta, unibertsitateak honako argibideak egin nahi ditu publiko:
-Agintari akademikoak gaixoekin ipini dira kontaktuan (sukarra edota guruin parotidoa handitua duten lagunekin), eta honakoa eskatu zaie: klasera edo lanera ez joatea, eta bere familia medikuarengana jotzea; beharrezkoa balitz, dagokion tratamendua jasotzeko.
-Pasa den astean jasotako informazioaz geroztik, ez da sintomatologia horren kasu berririk atzeman unibertsitatean.