Lehenengo bilera egin dute Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta UPV/EHUko Errektoretza Taldeak
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/03

Euskal Herriko Unibertsitateko gobernu taldeak kargua hartu eta hilabetera, lehenengo bilera egin dute Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak eta bere zuzendaritza-taldeak eta euskal unibertsitate publikoaren Errektoretza Taldeak. Bi lan taldeek lehen hartu emana izan dute goiz osoko lan bileran, Bilboko Bizkaia Aretoan, eta eskuartean dituzten lan-ildo nagusien eta lehentasunen inguruan aritu dira. Elkarlanerako sintonia ona nabarmendu dute bi aldeek.