-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Hablar puede salvar vidas
-
Estíbaliz Sáez de Cámara izendatu dute REDS SDSN Spain-eko presidente
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
-
Hizkuntza indoeuroparren historiako kate begi galdua aurkitu dute
Krisantemoak, azaroaren 1a dela eta
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2024/10/31

NON: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. NOIZ: 2024ko urriaren 29an. NORK: Nuria González. UPV/EHU.
Lore batzuei lotu zaien sinbologiak gainditzen ditu loreak berak. Horietako bat krisantemoa da, baina haren esanahia aldatu egiten da kulturen arabera. Txinan bizitza-luzerarekin lotzen da; Japonian, zintzotasunarekin; Mendebaldean, errespetuarekin, batez ere hildako pertsona maiteei diegunarekin. Izan ere, krisantemoen loraketaren gailurra azaroan izaten da, eta azaroaren 1a santu guztien jai katolikoa da VIII. mendetik. Herenegun Maik krisantemo bat eraman zuen klasera. Bihar krisantemoen eguna izango da.
Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus