Korrika, Gasteizen
Lehenengo argitaratze data: 2024/03/19
NON: Vitoria-Gasteiz. NOIZ: 2024ko martxoaren 18an. NORK: Nuria González. UPV/EHU
Euskal Herriko Unibertsitateak bat egin du, aurten ere, Korrikarekin, euskararen aldeko ekimen herrikoiarekin. UPV/EHUk kilometro bat erosi du campuseko, eta beste ikastetxe batzuek ere beren kontura erosi dute.
Martxoaren 18an, Gasteiztik igaro zen, martxoaren 20ean, asteazkena, Ermua-Eibarretik, eta martxoaren 21ean, osteguna, Bilbotik pasako da. Zehazki, UPV/EHUk erositako kilometroa Deustuko zubia, 6 (Zubiarte parean) izango da, 19:16etik aurrera, hain zuzen ere.
Larunbaterako, martxoaren 23rako, Donostiatik igarotzea dago aurreikusita. Bertan, UPV/EHUk lekukoa hartuko du Tolosa hiribidean (Psikologia Fakultatetik gertu) 19:44tik aurrera.
Instagramen etiketatuz zuen irudiak partekatzera animatzen zaituztegu @upvehu_gara.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus