-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
UPV/EHUko katedradun Koldo Uncetak sari bat jaso du lankidetzari buruzko bere azterlanengatik
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2018/04/30

Saria emateko ekitaldian, hau bezalako gai baten ikerketa akademikoa aintzatesteak eta babesteak duten garrantzia nabarmendu dute, era horretan hurbiltzen baita unibertsitatea gizartean eragin nabaria duten gaietara ‒GIHak eta agenda 2030, besteren artean‒.
Laudatioan, Koldo Uncetak eta ia hamar urtez berak koordinatutako ikertaldeak egindako ekarpenen hedadura azpimarratu zen. Ekarpen horiek lankidetzari buruzko eztabaida orokorrean oinarrituta daude batik bat, eta baita estatuz azpiko lankidetzari buruz talde horrek planteatutako metodologien eta ikuspegien garrantzi espezifikoan ere. Izan ere, Hegoa institutuaren barruan, kontuan izanik bertako zuzendari izan zela Koldo Unceta erakundearen aurreneko hamar urteetan, ikertalde horrek aurrera eramandako lanak hasiak dira erabiltzen zenbait instituzio doktrina-oinarritzat eta beren lankidetza estrategien funtsezko alderditzat.
Koldo Uncetak, bere aldetik, estatuz azpiko lankidetzari buruzko analisiak eskueran izateak duen garrantzia nabarmendu zuen, lankidetza horren izaera bereizgarrian eta ahalmen espezifikoetan oinarritutakoak. Gobernu zentralen lankidetza tresna tradizionalen eskala txikiko erreplika soila saihestearen alde egin zuen apustu, edo Udalen eta Autonomia Erkidegoen lankidetzaren inguruko lana xede horretarako diren aurrekontuko funtsen arabera bakarrik ebaluatzeko joera.
Gainera, urte hauetan guztietan berarekin elkarlanean aritu diren pertsona guztiek egindako lana eskertu zuen, haien ekarpenik eta dedikaziorik gabe, neurri handi batean, ezin izango baitzen gauzatu burututako lana.