-
UPV/EHUko hamabi, CSICeko sailkapenean 500 emakumezko ikerlari esanguratsuenen artean
-
Bilboko Ingeniaritza Eskolak 25 metroko olatu kanala eraiki du
-
Erabaki ote dezakegu zer-nolako gurasoak izan gura dugun?
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
3.600 ikaslek baino gehiagok parte hartzen dute UPV/EHUko Zientzia Zirkularrean
Joxerramon Bengoetxea Caballerok UPV/EHUko errektore kargua hartzeko ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/01/27, 10:45
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena
Ajuria Enea Jauregian egingo da Joxerramon Bengoetxea Caballero Zuzenbidearen Filosofiako katedradunak Euskal Herriko Unibertsitateko errektore kargua hartzeko ekitaldia, Imanol Pradales Gil lehendakaria buru dela.
Han, lehendakariak UPV/EHUko errektore berria izendatzeko dekretua irakurriko du eta, ondoren, Joxerramon Bengoetxea Caballerok karguaren zina egingo du.
Bien hitzen ondoren, lehendakaria, Juan Ignacio Pérez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburua eta errektorea, euren talde berriarekin batera, kazetari eta argazkilarien aurrean jarriko dira Jauregiko eskaileretan.
Ekitaldian izango dira, besteak beste, Bakartxo Tejeria Otermin, Eusko Legebiltzarreko presidentea; Eva Ferreira García, UPV/EHUko errektore ohia; Juan José Etxeberria Sagastume, Deustuko Unibertsitateko errektorea; Vicente Atxa Uribe, Mondragon Unibertsitateko errektorea; Eva Eguiguren Medinabeitia, EUNIEZeko errektorea; eta Joseba Agustín Eizaguirre, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluko presidentea.
Joxerramon Bengoetxea UPV/EHUko errektore hautatu zuten azaroaren 26ko hauteskundeetan.