'50 Urte Kimika Zabaltzen' hitzaldi-zikloa: Jose Mª Asua
Noiz eta non
2025/02/11, 19:00
Kokapena
Ernest Lluch Kultur Etxea
Anoeta pasealekua 13. -20014- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
2025. urtean zehar, Kimika Fakultateak bere 50 urteak ospatuko ditu, jarduera-programa zabal eta askotarikoarekin. Programa hori Donostia Kulturarekin zein Materialen Fisikako Zentroarekin batera antolatutako hitzaldi-zikloarekin hasi da, ‘50 Urte Kimika Zabaltzen’ izenburupean. Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideek Fakultatean garatzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch kultur etxean, publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Hitzaldiak hilabetean behin gauzatuko dira, Materialen Fisikako Zentroko komunikazio arduradunak, Idoia Mugikak aurkeztuta. Hizlarien artean perfil desberdin anitzeko Fakultateko kideak daude, hala nola, Euskadi Ikerkuntza Sariak, proiekzio handiko gazteak eta zientzia zabalkuntzan adituak.
Zikloaren bigarren hitzaldia José María Asua González Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Kimikoko katedradunak eskainiko du asteartean, otsailak 11, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxean (Anoeta pasealekua, 13), Donostian. Hizlaria gizarteak XXI. mendean duen erronka handiei buruz arituko da. Helburu hori lortzeko, beharrezkoa da garapena eta iraunkortasuna uztartzea; ideia horiek, askotan, aurkakotzat jotzen dira. Ziur aski, polimeroak dira uztartze horrek dituen erronkak hobekien irudikatzen dituzten materialak. Hitzaldi honetan, Asua irakasleak polimeroek garapen iraunkorrerako dituzten aukerei eta mehatxuei buruz hausnartuko du.
Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.